Proiektua

Aurkezpena

IDE hiztegiaren proiektua Elhuyarrek eta Azkue Fundazioak jarri zuten abian, ingurune digitalaren arloko hutsune bat bete nahian. Azken urteotan, asko garatzen ari da arlo hori, eta etengabe sortzen dira zalantzak eta beharrak hizkuntzaren erabileran. Haiei erantzuteko, arlo zehatz horretako terminologia lantzen da hiztegi honetan: hainbat kontzeptu bildu eta euskarazko terminoak jaso dira, eta haien erabilera normalizatzea da egitasmoaren helburua. Hala, erreferentziazko hizkuntza-baliabide bat gehiago izango dute eskura hezkuntzarekin eta lan-munduarekin lotutako sektoreek, testuak sortzen eta itzultzen diharduten profesionalek eta gizarteak, oro har.

Proiektua abian jarri eta gerora, Euskaltel eta Puntueus fundazioak ere batu zitzaizkion proiektuari, eragile garrantzitsuak biak ere ingurune digitalaren arloan eta euskararen zabalkundean. Bestalde, 2022an Game Erauntsia ere batu zitzaion, bideojokoetan eta bideojokiei buruz jardutean euskararen erabilera sustatzen duen komunitatea.

Gure proiektuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi ide@elhuyar.eus helbidera, eta lehenbailehen erantzungo dizugu.

Hiztegiaren ezaugarri orokorrak

Une honetan, IDE hiztegiak 356 kontzeptu jasotzen ditu, eta kontzeptu guztiek euskarazko, gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko ordainak dituzte. Beraz, hiztegian bilaketa bat egin nahi dugunean, lau hizkuntza horietako edozeinetatik abia gaitezke.

Bestalde, kontzeptuek euskarazko definizioa ere badute, baita irudi bat ere, informazioa osatzeko eta hiztegiak itxura erakargarriagoa izateko. Gainera, informazio osagarri gehiago ere eskaintzen da, beste baliabide batzuetarako esteken bidez; adibidez, Wikipedia, Euskara Batuaren Eskuliburua eta Elhuyar aldizkaria.

Gaur gaurkoz, hiztegiak atal hauek jasotzen ditu:

2024an, kontzeptuak gehitzen eta alorrak osatzen jarraituko dugu.

Lan horiek eta ondorengoak egiteko, aditu-talde bat osatu dugu, ekarpenak egin ditzaten eta lantaldean egunerokoan sortzen diren zalantzak elkarrekin argitzeko. Hiztegia osatuz joan ahala, kontzeptu berriak ere ide.eus webgunean kontsultatu ahal izango dira.

Hiztegia egiteko, gaur egungo hiztegien joera hartu dugu kontuan, eta Elhuyarko Hizkuntza eta Teknologia unitateko I+G sailean garatutako teknologiak erabili ditugu.

Lantaldea

ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIOA

ERREDAKZIOA (Elhuyar):

ADITUAK eta AHOLKULARIAK:

HIZKUNTZA-ZUZENTZAILEAK:

LAN INFORMATIKOA (Elhuyar):

DISEINU INFORMATIKOA (Elhuyar):

Iturriak

Elhuyar hiztegia
ZTH hiztegia
Euskalterm
EHU terminologia
Laneki hiztegia
Wikipedia