HIZTEGI-UNITATEAK

Adimen artifizialeko teknikak erabiltzen dituen programa, pertsonekin interakzionatzeko eta, bereziki, hizkuntzaren bidez planteatutako zereginei eta galderei erantzuteko.

  • Batzuetan, txabot hitza laguntzaile birtualez mintzatuz erabiltzen da, oro har; beste batzuetan, lineako laguntzaileak izendatzeko erabiltzen da.
  • Laguntzaile birtual batzuk giza diskurtsoa interpretatzeko eta ahots sintetizatuen bidez erantzuteko gai dira; hizkuntza-teknologien garapenari esker lortu da hori, eta adimen artifizialaren, hala nola sare neuronalen, aplikazioak zerikusi handia izan du horretan.
  • Erabiltzaileek galderak egin ditzakete, domotika- eta multimedia-aplikazioak ahots bidez kontrola ditzakete, eta beste oinarrizko lan batzuk administra ditzakete, hala nola posta elektronikoa, egitekoen zerrendak eta egutegiak.